Errekalde auzoaren historia, izaera eta gizarte mugimenduak ezagutu  ditugu #auzozauzo saio berezian. Auzo elkarteko lagunen eskutik abiatu gara. Auzo elkartea duela 50 urte sortu zen, Bilboko zaharrenetakoa da, Joserra Riaño eta Jose Luis Padilla “Padi” gure mikrofonoetara hurbildu dira eta auzoaren inguruko hainbat jakingarri eman dizkigute. Auzo populatua, bizia eta […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Errekalde auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Ostiralean abiatuko dita Errekaldeko jaiak eta larunbatean bigarren eguna izango dute, Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Errekalde auzoko jaiak.  Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Larunbatean Emakumeen […]

Kirikiño etorbideko plazan ospatuko dute larunbat honetan Ogiaren Jaia. Elkarteen azoka, munduko ogien dastatzea, erakusketak eta tailerrak izango dira goizeko 11.00etatik aurrera. Iralako Harino Panadera fabrika izan zen eraikinean aurkeztu dute Ogiaren Jaia. La Caixa banketxearen Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta Gazteleku elkarteak sustatutako komunitate ekintza honen bidez iralabarri eta […]

Dozenaka bizilagun manifestatu dira Errekaldeko plazan “Autopista kanpora” goiburupean joan den astean autopistatik Gordoniz kalera hesi akustiko bat jausi ostean. “Autopista eta arriskua sinonimoak” direla salatu dute, eta erakundeei eskatu diete “biaduktua kentzeko emandako hitza bete dezatela”. 42 urte dira autopistako biaduktua kentzeko eskatzen dutela Errekaldeko auzotarrek.  Autopistarik ez plataformako Xabierren […]