Kirol ala Eskirol? Errugbia hizpide, Plentziako Kakarraldo errugbi taldearen kontu ezkutuak atera ditugu azalera David Crestelo historialariarekin. Kakarraldo Errugbi taldearen historia eta istorio handiak kontagai dituen liburuaren aitzakian joan gara Plentziara eta Mungiatik Mater taldearen partaideek egindako “oparia” gozagai. https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240606_kirol_eskirol_errugbia.mp3 Deskargatu hemen.

Errugbia eta arrauna elkartu ditugu, Plentzia eta Mungia, kostaldea eta barruko herria; Beteranoen liga eta Mater txapelketa. Emakumeen Errugbi taldea ekarri digute Oihane Casas eta Udane Madariagak, amak eta alabak zelaian, elkarrekin. Mungian emakumezkoen taldea indartsu den seinale, baina neska gehiago behar duten. Erduzie Mungiara! Kostako herrietan arrauna nagusi, eta […]

Kirol emankizuna egin dugu gaurkoan Bilbo Hirian, normalki gizarte eta kultura gaiak jorratzen ditugun arren.Aitor Jauregi, Bilbao Rugby taldeko presidenteak, eman dizkigu txapelketa-topaketa honen inguruko jakingarriak, izan ere, Euskal Herriko eta inguruko talde ugari etorri dira. Taldearen istorioa ere ezagutu dugu, 50 urte bete ditu errugbiak Bilbon. Unibertsitatean, Bilbao Rugby […]

Zendu berri den Emile Larreren bizitza emankorra aipatzen hasi du Ipar Euskal Herriko kronika Irulegiko Irratiko kazetari den Pantzo Hirigaraik, baigorriar apez euskaltzale eta euskaltzaina hil baita 89 urterekin, bizitza osoa euskaraz eta euskararengatik eman ostean. Besteak beste Herria astekariaren zuzendaria izan zen, bertsozale, gai-emaile pilotazalea eta, gazte denboran pilotaria […]