Bilbao Hiria Errugbi Txapelketako saio berezia entzungai

Kirol emankizuna egin dugu gaurkoan Bilbo Hirian, normalki gizarte eta kultura gaiak jorratzen ditugun arren.Aitor Jauregi, Bilbao Rugby taldeko presidenteak, eman dizkigu txapelketa-topaketa honen inguruko jakingarriak, izan ere, Euskal Herriko eta inguruko talde ugari etorri dira. Taldearen istorioa ere ezagutu dugu, 50 urte bete ditu errugbiak Bilbon. Unibertsitatean, Bilbao Rugby Club, Sarrikon taldea sortu zen eta universitario 15. Biak elkartu eta Bilbao Rugby taldea sortu dute. Auzoetan ere baziren taldeak, Otxarkoagako Gautxori kasu, Arangoiti eta zazpi kaleetan ere egon ziren. Gaur egun 6-7 urterekin hasi eta beteranoenganaino heltzen da adin esparrua, izan ere, “ez dago jokalari ohirik, errugbi jokalariak baino ez”.Nesken parte hartzea ere bultzatzen ari dira, neskak eta mutilak batuta 16 urtera arte ibiltzen dira eta, hortik gora, nesken edo mutilen taldeak daude. Aitorren esanetan, filosofia integratzailea du errugbiak, gizartearen isla da, baina era aktibo batean “oso serio” hartu dute nesken integrazioaren gaia, erraza ez den arren. Neska falta sumatzen da talde guztietan, taldeak osatu ahal izateko.Printzipioz Bilbao Rugby taldeak marra zuri-gorriak zituen, baina horizontalak. Beste ekipamendua da Universitariotik hartutakoa, urdina. Zuri-gorria bilakatu da lehen ekipamendua, Bilbo ordezkatzen duten koloreak direlako. Aurtengo eguraldi kaxkarra gorabehera, 500-600 inguru gazte ari dira parte hartzen topaketa honetan.”Hirugarren denbora” deritzona ohitura handia da errugbian, eta nagusien artean garagardoaren inguruan antolatzen bada ere, gazteen artean bestelako jan-edanekin ospatzen dutela esan digu Aitorrek.Errugbia eta euskara uztartzea da zuzendaritzatik , genero berdintasunarena eta zailtasun fisikoak dituzten jokalariak integratzearekin batera.

Haimar eta Paul, hurrenez hurren, Hendaia eta Getxo taldeetakoak dira eta lehiaketa honetan hartu dute parte.

Getxo Rugby Taldeko kidea dugu Erlantz Gorbea eta, berak azaldu digunez, errugbia oso tresna interesgarria Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak sustatzeko.

Bilbao Rugby tardeko Olatz eta Teresa batu zaizkigu saiora, talde mistoan jokatzen dute eta errugbian bizi dutena kontatu digute.

Iparraldean Errugbia oso hedatu dagoen kirola dugu, Bilboko topaketan hainbat taldek parte hartu dute tartea US Nafarroa, Garazi eta Bagorri arteko taldea da, bertako jokalaria dugu Betti.

Eki eta Ekaian Bilbotarrak Bilboko taldean jolasten dute, txapelketan jolastutako partidak kontatu dizkigute eta “hirugarren denborako” makarroiak onenak direla ere kontatu digute.

Unaiek kontatu digu errugbian duela bi urte hasitako guraso baten rola zer nolakoa den. Gogorra egiten da batzuetan asteburu guztietan partidak dituztelako, baina ala ere kirolak zabaltzen dituen balioak dira garrantzitsuena berarentzat.

Saioa osoa entzungai.

Deskargatu hemen.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Harro Euskal Herrietako transmaribibollo plataforma sortu dute

al. Mai 20 , 2019
Elkar sostengatu eta koordinatuz erantzun material bat emateko beharretik sortu berri dute Harro plataforma. Esparru politiko koherente eta kritikoa sortzeko asmoz sortu dute Harro. Euskal herriko kolektibo ezberdinen artean lan eta zaintza sareak sortzeko helburuarekin. Memori a historikoa bildu eta erasoen aurrean erantzun erreal bat emateko helburuarekin. Honako elkarteak osatzen […]

Honekin lotuak