Zergatik kantatzen dugu? Galdera horri erantzuteko eta neska-mutilak dibertitzeko eta musikaren inguruan hazteko helburuarekin, Bilboko Koral Elkarteak “Eskolan kantari” eskola proiektua sustatu du 2016an. Bertan, haurren abesbatzak osatzen ari dira ikastetxe desberdinetan, helburu sozial bati helduta. Bere nortasuna galdu barik komunitatean eta kulturaren arlotik integratzeko gai diren hiritarrak sortze aldera […]