Emakumezkoei zein gizonezkoei haien sozializazio prozesuan oso jarrera estereotipatuak inposatu zaizkie. Emakumeengandik ahultasuna, beldurra edo segurtasun falta, beraz, babesaren beharra adieraztea espero da. Ausardia, aldiz, ipuin tradizionaletan ikus daitekeen bezala, gizonezkoen ezaugarria da. Steilas sindikatuan aurten, Azaroaren 25a oroitzeko eta ikastetxeetarako material didaktikoa prestatzeko “aske izan nahi dut, ez ausart” […]