HIZPIDEA: Azaroak 25; Aske izan nahi dut, ez ausart

Emakumezkoei zein gizonezkoei haien sozializazio prozesuan oso jarrera estereotipatuak inposatu zaizkie. Emakumeengandik ahultasuna, beldurra edo segurtasun falta, beraz, babesaren beharra adieraztea espero da. Ausardia, aldiz, ipuin tradizionaletan ikus daitekeen bezala, gizonezkoen ezaugarria da. Steilas sindikatuan aurten, Azaroaren 25a oroitzeko eta ikastetxeetarako material didaktikoa prestatzeko “aske izan nahi dut, ez ausart” leloa aukeratu du, esanahi bikoitza duen leloa. Alde batetik, genero markadun estereotiporik gabeko garapen pertsonal aske bat aldarrikatuz, eta bestetik ikasle guztiengan, neska eta mutil, indarkeria pairatzeko beldurrik izan gabe, pertsona oro askatasunean bizitzeko, beharrezkoak diren errespetu eta neurri sozialen kontzientzia sortu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Altsasuko auzia, polizia etxean hildako Elhadji Ndiayeren kasua besteak beste Nafarroako kronikan

ol. Aza 25 , 2016
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Altsasuko auziaren nondik norakoak aipatu dizkigu. Larunbaterako deituta dagoen manifestazioaren berri eman digu. Altsasun irudi bateratua irudikatu dute. Sakanako hamabost udaletako alkate eta zinegotziak agerraldia egin dute.  Urrian, jaietan izandako gertaerak sortu duen “anabasa eta gehiegikeria” salatu dute.Bestetik Nafarroako gobernuak ere […]

Honekin lotuak