NI zu bi mugimenduak preso gaixoen egoera salatuko du Bilbo.  San Antoneko, La Mercedeko, Arenaleko, Udaletxeko, Zubi Zuri, Pedro Arrupe eta Deustuko zubietan Ni Zu Bi herri martxoaren 19an, oseteguna, egingo du. Aipatutako zazpi zubietan kontzentrazioak egingo dituzte eguerdiko 12:00etan, ostera, Deustutik eta San Antonetik abiatutako manifestazioak, udaletxera heldu eta Buenos […]

Foro Sozialak, Sarek eta Etxerat-ek etorkizunerako lehentasunen agenda azalduko dute , presoen auzia lehen planora ekarri behar dela azpimarratu dute. Gai honen inguruan gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta sozialak eratzeko unea da. Helmuga: gizarte bat bakean, preso edo ihesean den pertsonarik gabe . Foro sozialak azpimarratu du presoen aferan konponbidea […]

Gaur goizean Bilboko La Bolsa eraikinean egin duen agerraldian Etxeratek salatu du azken asteetan bi presoren amak zendu direla beraien semeak agurtzeko aukerarik gabe. Lurdes Arronategi, Ibon eta Eneko Goieaskoetxearen ama eta Pili Garcia, Urko Labeagaren ama, azken asteetan zendu dira, semeei azken agurra emateko aukerarik izan gabe. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180223_etxerat.mp3 Deskargatu […]

Asier Garcia euskal presoaren bikotekideak joan den larunbatean izandako istripuaren ostean, senideek asteburuoro “erruleta errusiarrean” jokatzen ari direla kritikatu du. Aurten zortzigarren  ezbehar izan dituzte euskal presoen senideek errepidean. Azkena pasa den  asteburuan gertatu zen. Asier Garcia Justoren bikotekideak Bejar inguruan istripua izan zuen. Salamancatik 70 kilometrora dagoen errepidean, bi […]

Urtarrileko Prest aldizkariko edukiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak, Azalean Nagore Mugika ikus dezakegu, Etxerateko kidea. Urtebete eta erdi inguru darama Etxerat elkartearen koordinatzaile lanetan  Bizkaian. Elkarteak Ibarrekolan zabaldu duen egoitzan euskal presoen senideei laguntza,aholkularitza eta babesa eskaintzen die, “bizitzea egokitu zaien egoera traumatiko eta mingarri hori arintzeko asmoz”. Bestetik […]

Urtero bezala Ataramiñe elkarteak euskal errepresaliatu politikoen koadernoa plazartu du. Olerkiak, bertsoak, marrazkiak, gogoetak… Traza ezberdineko sormen lanak aurkituko dituzue Azokaren atarian plazaratu duten zenbaki honetan. Aurten bi ilustrazio ipuin argitaratu dituzte, “Kuku erlojua” eta “Haizea”. Oier Gonzalez Ataramiñe elkarteko kidea eta Urtzi Errazti Etxerateko kideak bertatik bertara Ataramiñe elkartearen […]

Hizpidea saioan Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko bozeramailea elkarrizketatu dugu. Euskal preso politikoen senide diren 185 adingabekok pairatzen dituzte dispertsio politikaren ondorioak Bizkaian. Errealitate horrekin, haien senideak ikusteko ehunka kilometro bidaiatzera derrigortuak dira, haien garapen pertsonal, sozial eta afektiboan sortzen dituen ondorioak sufrituz, baita osasun zein ikasketa errendimenduan. Horren inguruan hitz […]