Urtarrileko Prest aldizkariko edukiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak, Azalean Nagore Mugika ikus dezakegu, Etxerateko kidea. Urtebete eta erdi inguru darama Etxerat elkartearen koordinatzaile lanetan Bizkaian. Elkarteak Ibarrekolan zabaldu duen egoitzan euskal presoen senideei laguntza,aholkularitza eta babesa eskaintzen die, “bizitzea egokitu zaien egoera traumatiko eta mingarri hori arintzeko asmoz”. Bestetik gurera etorri atalean Mustaren istorioa ezagutu dugu. Josu Mirena Ezkurdiaren istorio ere aipatu digu, 90 urte ditu eta Gernikako emakumeak bonbardaketan margotu berri ditu Deustuibarrako bere tailer txikian.
Deskargatu hemen.