Euskal Eskola Publikoaren jaia ekainaren 4an izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, eta gaur aurkeztu dute eguneko egitaraua. Egitarauari, jaiari eta STR taldeak egindako kantari buruz aritu gara Lurdes Imaz EHIGEko kidearekin. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230524_lurdes_imaz_eskola_publikoaren_jaia.mp3 Deskargatu hemen.

Auzoko elkarte ezberdinek zein hezkuntza komunitateak antolatutako ekimena da eta eskola publikoen defentsan zein bi eskola hauek sufritzen dituzten baldintza txarrak salatzera aterako dira Bilboko kaleetara. “Euskal eskola publikoaz harro” lemapean hartuko dituzte kaleak eta aldaketak etorri bitartean geldirik geratzeko asmorik ez dutela adierazi dute.  Arratsaldeko 16:30etan hasiko da mobilizazioa […]

Ekainaren 3an, Igandean,  ospatuko da Lekeition Euskal Eskola Publikoaren aurtengo festa “Zapran gagoz” lelopean. Zapran gagoz arrantzaleek erabiltzen duten esamoldea arrantza zorte ona izaten dutenean erabiltzen da, egun Lekeition asko erabiltzen den esamoldea da. Eskola publiko Euskal Herriko hezkuntza sistemaren ardatza izan behar dela azpimarratu dute gaur jaiaren aurkezpenean. Iganderako […]