Oiane Valero Durangoko Azokan aritu da bere Euskal langile emakumeak. Antzinako erregimenetik kapitalismora liburuari buruz. Solasaldian fokua jarri du emakumeek subjektu moduan izan duten garrantzian, nahiz eta sistemak isilarazi dituen. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta liburuan aipatzen dituen termino asko argitu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_Oiane_Valero.mp3 Deskargatu hemen.

«Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost, zazpi?», dio Benito Lertxundiren garai bateko kanta ezagunak. Denbora dezente igaro da kanta hau Ez Dok Amairu mugimenduaren urteetan agertu zenetik, baina galderak hortxe dirau, euskaldunok zatiturik bizi baikara oraindik. Gure kantagintzak maiz heldu dio lurraldetasunaren gaiari, zatiturik egonagatik ere, herri bat bera garela […]