Inoiz aipatu dugun legez, gizakiaren gorputza 37 gradu zentigradura mantendu behar da ondo funtzionatzeko. Izerdia, eskuarki, tenperatura jaisteko premia dagoenean agertzen da, eta oso eraginkorra da, gorputzaren tenperatura bizkor jaisten duelako. Hain bizkor ezen doministikuren bat edo beste ere ager daitekeen erantzun erreflexu moduan. Baina doministiku horrek ez du esan […]

Gauza guztietan legez, osasun arloan ere sinpleak izan beharko liratekeen gauzak korapilatzeko joera dugu gizakiok. Gaixorik dagoenak sendatu nahi du; hala beharko luke, ezta? Bada, ez beti. Osagile baten ibilbide profesionalean zehar gauza harrigarri asko ikusten dira, eta gaurkoan halako kasu batzuk ezagutarazi dizkigu Oier Gorosabelek.   https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210421_OIER_katramilatzen_diren_gaixotasunak.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan sinusitazaren gaitza izan dugu mintzagai oier Gorosabelekin, betiko legez terapia fisikoaren ikuspegitik. Aurretik sinuei buruzko azalpenak eman dizkigu, sinuak, aurpegiko parte badira ere, nahikoa ezezagunak baitira. Sinuetan ez delako inolako prozesu fisiologiko ezagunik ematen; haien funtzioa estrukturala da batez ere. Sinua hezurraren egitura antolatzean gertatzen den berezitasuna da, zer […]