“Euskara Aurrera” lelopean joan den larunbatean Donostian egin zen manifestazioko ordezkariek egitasmoaren inguruko balorazioa egin dute, eta, besteak beste, euskararen aldeko “herri olatu berri bat” eta euskararen lurralde osoan hizkuntza politika berriak behar direla nabarmendu dute. Gogorarazi dutenez, Euskara Aurrera egitasmoa aurkeztean adierazi zuten asmoa ez zela ekimena soilik beraiena […]

Gaurkoan Gaztealdian parte hartzen ari den Maite Sarasola izan dugu gurean. Bederatzi euskal gazte abian dira zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko hautan. Gure herriaren errealitate linguistikoa ez dela normala eta euskaraz bizitzeko gazteek izan dezaketen mugak ikusaraziko dituzte. Orain arteko esperientziaren inguruan berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201118_maite_gaztealdia.mp3 Deskargatu hemen.

Kokapen geografiko eta errealitate soziolinguistiko ezberdina duten bederatzi gaztek euskara hutsean hitz egingo dute zortzi egunetan zehar. Hortan datza Gaztealdiak. Ekimenaren helburua euskararen erabilera determintzatzen duten faktoreak identifikatzea eta ikustaraztea da,  ondoren horien inguruan hausnatzeko eta determinante horiek guztiak Euskararen Herria eraikitze bidean jartzeko. Halaber, gazteek euskaraz bitzitzeko hautua egitearen […]