Euskararen aldeko “herri olatua” eta hizkuntza politika berriak eskatu ditu Euskara Aurrera egitasmoak

“Euskara Aurrera” lelopean joan den larunbatean Donostian egin zen manifestazioko ordezkariek egitasmoaren inguruko balorazioa egin dute, eta, besteak beste, euskararen aldeko “herri olatu berri bat” eta euskararen lurralde osoan hizkuntza politika berriak behar direla nabarmendu dute. Gogorarazi dutenez, Euskara Aurrera egitasmoa aurkeztean adierazi zuten asmoa ez zela ekimena soilik beraiena izatea, baizik eta “sustatzaileak” zirela eta dinamika bere egin nahi zuen orori irekia zegoela. “Etorkizuna euskaraz irudikatzen duten guztiena: euskaldun berri eta zaharrena, gazte eta helduena, euskaltzale peto-petoena, hizkuntza ikasteko aukera izan ez dutenena, etorkizunean ikasteko urratsa emango dutenena”, adierazi dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Lauroetako San Miguel ermitan egindako bertso-saioa

az. Mai 25 , 2022
Lauroeta bisitatu dugu eta urteroko zita ezagutu: San Miguel ermitan egiten den bertso-saioa. 2021. urteko azaroaren 12an izan zen (bai, duela 6 hilabete), Lauroeta auzoan, 20.00etan. Aldarearen inguruan lau bertsolari: Xabi Paya, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue eta Igor Elortza, eta Iñaki Beitia “Arbildu” izan zen gai-jartzailea. Beraz, DELOREAN auto partikularrean […]

Honekin lotuak