2007ko urtarrilaren 13an okupatu zuten 7katu gaztetxeak duen gaurko lekua, Solokoetxeko eskaileretan eta, gorabehera batzuk pasatuta, hortxe jarraitzen dute. Azken bolada honetan bi gai dituzte buruan: alde batetik formakuntza, eta bestetik auzoaren, Zazpi kaleen, nortasuna. Aste honetarako egitaraua prestatu dute, denetarikoa, eta bertan alde ludikoari emango diote lehentasuna, bertako Iñakik […]

Pasa den apirilaren 28an okupatu zuten hutsik zegoen eraikin bat eta lanean ari dira ordutik lokala atontzen. Mungiako alkateak egitasmoa “bideragarria ez dela” esan arren, gazteek lanean dihardute lokalari bizitza emateko: aste honetan bertan hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Loreak, Anttonek eta Xabik kontatu digutenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150506solasmungiakoerrotagaztetxea.mp3 Deskargatu hemen