2007ko urtarrilaren 13an okupatu zuten 7katu gaztetxeak duen gaurko lekua, Solokoetxeko eskaileretan eta, gorabehera batzuk pasatuta, hortxe jarraitzen dute. Azken bolada honetan bi gai dituzte buruan: alde batetik formakuntza, eta bestetik auzoaren, Zazpi kaleen, nortasuna. Aste honetarako egitaraua prestatu dute, denetarikoa, eta bertan alde ludikoari emango diote lehentasuna, bertako Iñakik kontatu digunez.
Aldarricatuz elkartea Euskal Herrian bizi diren katalanek osatutako mugimendu bat da, eta horra hor azken egitasmoa: Ovidi Montllorri omenaldia egitea. Hika Ateneon ari dira urtarril honetan eta dagoneko erakusketa bat zintzilik dute eta hainbat kanta oroitu dituzte kontzertu baten bidez. Datorren astean, hilaren 27an, hitzaldia egingo dute leku berean. Informazio […]