Pasa den larunbatean ospatu zuen Barakaldoko Gazte Asanbladak bere 9. urteurrena “Gaztetxero eguna”-rekin, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Urteurrenarena borobiltzeko, datorren igandean, hilak 19, asanblada irekia egingo dute Makala II gaztetxean.
Abiadura Handiko Trenaren egitasmoarentzat ez dira berri onak frantziar estatutik datozenak: Madrildik, Europatik… Gero eta jende gehiagok zalantzan jartzen du, besteak beste, Euskal “Y” egitasmoa. Josu Larrinagak azken bolada honetako berri horiek aztertu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150413solaslarrinaga.mp3 Deskargatu hemen