Ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da, eta testuinguru horretan aurkeztu dute Euskal Herrian errefuxiatuta dauden palestinarren egoerari buruz egindako diagnostikoa. Gernika Palestina elkarteak azaldu dutenez, azterketa ardura eta kezkatik sortu da. Nabarmendu dute ez dela haien eskumena errealitate hori dokumentatzea, ezta erakunde publikoen egitekoa ordezkatzea ere, baina beharrezkotzat jo dute […]

Gernika-Palestina, Gure Esku eta Gu ere Bai plataformek agerraldia egin dute, bihar Bilbon, jokatuko den partidaren garrantzia azpimarratzeko. Argi adierazi dute indarrean jarraitzen duen genozidioari ezetz esateaz gain, herriek libre izateko duten eskubidea, euskal selekzioen ofizialtasuna eta palestinar herriarekiko elkartasuna. Sektore guztietako pertsonek egin dute bat biharko egunarekin; horien artean, […]