Urtarrilaren 13an Bilbon “konponbiderako, etxerako eta elkarbizitzarako giltza” betetzera deitu dute.Sare Herritarrak manifestaziora deitu du urtarrilaren 13rako, «konponbideari ateak irekitzeko; preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko; eta salbuespen neurriak indargabetzeko. Mobilizazioa arratsaldeko 16:00etan abiatuko da. Bego Atxa dugu gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240109_bego_atxa_sare.mp3 Deskargatu hemen.

Hainbat legelari eta abokatuk sostengua erakutsi diote Sarek ateratako “Konponbiderako giltzak” dokumentuari. Azpimarratu dute oraindik iraganaren atea ezin dela behin betiko itxi eta oraindik euskal presoen eskubideak urratuak izaten jarraitzen dutela. Eta, modu berean, adierazi dute ez dela lortu biktima guztiei bidezko tratamendua emateko helburua. Espetxe eredu berri, humanizatu eta […]