Goiena Komunikazio Taldeak 25 urte bete ditu, eta urteurren berezi hau komunitatearekin batera ospatuko du abenduaren 1ean, Bergarako Seminarixoan. 2000. urtean Debagoieneko euskaltzaleen elkarteen eta udalen arteko elkarlanetik sortua, Goiena gaur egun euskarazko tokiko komunikabide eredugarria da: 60 langile, zazpi hedabide eta milaka herritar egunero informazioarekin lotzen dituen proiektua. Mende […]
