1880ko irailean erromesaldi jendetsua egin zuten Begoñara. Deialdiak kolera izurritearen 25. urteurrena ekarri nahi zuen gomutara, kinka larri hartan Ama Birjinaren irudia Bilbora jaitsi eta handik gutxira desagertu zelako gaixotasunaren erasoa. Baina 1880an gizartea osoa aldatuta zegoen. Lehenengoz, erromeriaren aurkako jarrera publiko gogorrak agertu ziren. Eta, lehenengoz Hego Euskal Herrian, […]

Bilboko istorio ezezagunak bildu ditu Hektor Ortegak Gomutan liburuan. Ortegak izen bereko irrati saioa egiten du Bilbo Hiria irratian, eta liburu honetan, Gomutan saioan jorratutako gaien aukeraketa egin du, Ane Pikazak egindako ilustrazioek lagunduta. Bilboko historian gertatu diren gauzak gomutara ekartzeko ahalegina da, baina atentzioa deitu dioten gaiak edo ezezagunak […]

Bilbo Hiria irratiko GOMUTAN saioa liburu bilakatu da. Urtebetean 40 emanaldi egin ziren istoriook kontatzeko, eta liburu honetan jaso dira, Gomutan, Bilboko historiaren atal  ezezagunak izenpean. Gaur goizean aurkeztu da Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan. Bertatik saio berezia egin dugu, liburuan parte hartu duten hainbat lagun eta ordezkari gure mikrofonoetara ekarriz. Lehenengo […]

Lehen Mundu Gerran euskal ontziak hara eta hona ibili ziren merkantzien garraioan aliatuen alde. Armadoreek dirutza egin zuten, baina barku asko galdu ziren eta eskifaietako gizon ugari hil. Galdu zenetakoa izan zen Bilboko Igotz Mendi baporea baina kinka gaiztotik onik atera zen. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180221_Gomutan39.mp3 Deskargatu hemen.

Ezaguna da 1934ko urriko matxinada baina oharkabean igaro ohi da urte hartan bertan Hego Euskal Herrian piztu zen “Ardoaren gerra”. Haren ondorioz zazpi alkate eta zinegotzi kargutik kendu, sedizio salaketaz auzipetu eta zigortu zituzten. Eta orduko hartan Bilbo nabarmendu zen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171002_Gomutan28.mp3 Deskargatu hemen.

Matxinada txiki baten kontakizunarekin datorkigu Hektor Ortega gaurkoan, 1889ko martxoko larunbat batean Santutxuko Tabako Lantegiko beharginek egin zutena. Nagusiaren harrotasunari, karabineroei, txapelokerrei eta gobernadore zibilari egin zioten aurre tabako fabrikako emakume langile haiek. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170131_Gomutan11.mp3 Deskargatu hemen.

80 urte bete berri dira Bilbon egun bakar batean egindako sarraskirik handiena gertatu zenetik. 1937ko urtarrilaren 4an herritarrek eta miliziarrek nahastean, preso eskuindarrak eraso zituzten Larrinagako espetxean, Galera etxean eta Angeles Custodios eta Karmeloko komentuetan. Berrogei urtez Francoren diktadurak 225 hildako haien gomuta jorratu zuen, faxisten bonbardaketek eta errepresioak inpunitate […]

Egunotan 80 urte bete dira Bilbon espioi nazia atzeman, epaitu eta fusilatu zutela. Hau da Wilhelm Wakoniggen historia. Urrian 28an atxilotu zuten Getxon maleta eskuan zuela eta paperez beteta, ontziratzera zihoala, azaroaren 16an epaitu eta handik hiru egunetara fusilatu zuten Derioko kanposantuan. Wilhelm Wakonigg Eslovenian jaio zen 1875ean, Austriar familia […]

Bilboaldeko historian barrena eramango gaitu astero Hektor Ortega historialariak. Bizi izandakoa gogora ekarriko digu, baina batez ere ezagutu ez duguna. Bilboaldeko historiak, gertatu zena ahaztu ez dugulako nahi eta iragana ulertuz oraina zertan den jakiteko. Sarrerako entzungai honetan asmo horiek azalduko dizkigu Hektorrek. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/160927_Gomutan01.mp3 Deskargatu hemen.