Minduran eder eta bozkarioan zuhur iritsi zaigu bere azken obra ere, gozatzen eta pairatzen duenetik sortua, perfekzio askoren ondorengo emaitza umotua, amatasuna eta espazioa uztartzen dituen hausnarketa liluragarria. Haurdunaldiak jaiotzea dakar, hau da, sortzea, sorkuntza literarioa, erditzearen beste adiera, eta honenbestez espazio bat okupatzen dugu. Espazio baten hartzea eta bilaketa […]

Amaia Lasa heldu zen arte, emakumeak ez zeukan leku propiorik gure literaturan, Erdi Aroko poeta bikain haien oihartzuna baino ez genuen emakumearen ahotsetik. Alfabeto berri bat aldarrikatu zuen Amaia Lasak, zuriek esklabotzan erailtzen zituzten beltzek jazzarekin aldarrikatu zuten hura, bizitza eta mundua izendatzeko alfabeto berri bat. Amaia Lasa Josetxo Goia-Aribe, […]

XX. mendean, bere hizkuntza eta kultura galazoten zizkion diktadurapean biziraun zuen herri txiki batean, izugarria izan zen poesiaren eta kantuaren elkar eragina, idazlearena eta musikagilearena, literaturarena eta musikarena. XXI. mendean, Euskal Herria erabat aldatu delarik, harremana ez da eten. Zergatik igurtzi eta urratzen dute elkar horrenbeste? Poeta ote da musikariaren […]