Bueltan dator Hertzainak taldea. Gaur iragarri dute BECen eta Gasteizen joko dituzte azken bi kontzertuak, abenduaren 16an  Barakaldon eta urtarrilean Gasteizen, urtarrilean izango da baina  ez dute zehaztu eguna eta lekua baina gertuko lekua izango dela iragarri dute. Josu Zabala eta Luis Javier Saiz Txanpi batu zaizkigu irratira. Bueltaren […]

Gaurko urrezko kantua Stephen Fosterrek 1854an argitaratu zuen Hard Times Come Again No More, aspaldiko klasikoa dugu, une latzetan behartsuek nekez bizirauten dutela kontatzen diguna. Guk gaur entzun dugun bertsioa aurten Bill Frisellek kaleratu duen Harmony bilduman dago. Hau Frisellek Blue Note disko etxerako egin duen lehendabiziko grabazioa da. Bertatik […]

Josu Zabalak eta Garik asteartean Kafe Antzokian emango duten kontzerturako bi sarrera eramango ditu gure entzule batek. Zer egin behar duzue sarrera bikoitz hori lortzeko? Bada, bidali audio mezu labur bat Whatsapp edo Telegram bidez gure 644499554 zenbakira, #Hertzainak taldearen zuen abesti gustukoenaren pasarte bat kantatzen. Laginak entzungo ditugu eta […]

1

Gaur, Pedro Elias Igartuak taldearen lehen disko luzea, “Hertzainak” izenekoa, izan du hizpide, bere argitarapenetik 30 urte betetzen baitira egunotan. Hainbat kanta entzun ditugu, eta estudioan Josu Zabala eta Gari izan dira, taldearen hastepenei buruzko hainbat azalpen interesgarri ematen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela140626hertzainakhertzainak.mp3  DESKARGATU HEMEN