Josu eta Gari ikusteko sarrera bi eskuratu nahi?

Josu Zabalak eta Garik asteartean Kafe Antzokian emango duten kontzerturako bi sarrera eramango ditu gure entzule batek. Zer egin behar duzue sarrera bikoitz hori lortzeko? Bada, bidali audio mezu labur bat Whatsapp edo Telegram bidez gure 644499554 zenbakira, #Hertzainak taldearen zuen abesti gustukoenaren pasarte bat kantatzen. Laginak entzungo ditugu eta astelehenean 12etan onena (politena, artistikoena, baziloiena…) zein den esango du gure epaimahaiak.

Irabazlea nor den jakiteko, astelehenean 12:00etan sintonizatu Bilbo Hiria.

Ez pentsa gehio… esaigun/k

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Bob Dylan, Kalakan, The Melodians, The Black Keys #PedroEliasIgartua

lr. Ira 14 , 2019
Ikasturte berri honen lehenengo urrezko kantuaren bila New Orleansera joan gara. 1890eko egunetatik Canal Street-en Tiger Rag entzuten zen aintzinako marching band edo txaranga modukoa. 1961ean Preservation Hall Jazz Band sortu zen. Gaur entzun dugun Tiger Rag doinuaren bertsioa 1976 an grabatu zen. Bide beretik, W.C. Handyren St. Louis Blues […]

Honekin lotuak