Gaur goizean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek urtarrilaren 30erako deituta dagoen grebaren inguruan jardun dute. Karta osatzen duten ELA, LAB, ESK, STEILAK, EHNE eta HIRU sindikatuek grebaren erregistroa egin dute Eusko Jaurlaritzaren lurralde-ordezkaritzan. Hizlariak ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza eta LABeko Garbiñe Aranburu izan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200109_GrebaErregistroa.mp3 Deskargatu hemen.

HIRU Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatura jo dugu gaurko saioan, azken aspaldion maiz plazaratzen ari baitira  Euskal Herriko garraiolarien kezkak eta kexak, zenbait kamioi istripuren harira. Sindikatu honetako kide den Victor Galartza izan da gure informatzailea. Berak adierazi digunez, asko eta askotarikoak dira garraiolariek dituzten arazoak. Ondoko hauek, besteak beste: errekonozituak […]