Gaurko saioan Mungia herria bisitatu dugu, eta urtarrilean den urteroko zita berezia ekarri. Mungiako San Antontxu jaietako bertso-saioa duzue entzungai, aukeraketa diktatorialean. Izaro Bilbao, Igor Elortza , Xabat Galletebeitia eta Ibai Amillategi izan ziren kantuan, Iñaki Beitia “Arbildu”ren aginduetara. “Bonus track” oparia ere zabaldu dugu: Xabier Silveira eta Iratxe Ibarra, […]

Beste Potto saioa bat dugu airean, Bilbo Hiria irratiaren bertsoaren lubakian. Bizkaiko Bertsolari txapelketaren baitan, Gernika eta Arrigorriaga kanporaketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai. Arrigorriaga eta Gernikan Iruri Altzerreka eta Ibai Amillategi zuzenean sailkatu dira finalaurrekoetara, Mungiako saioan garaile izan zen Mikel Goirienarekin batera. Hurrengo geldialdia, Erandio Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2023/potto/231017_potto_gernika_arigoriaga.mp3 […]

POTTO saioaren 290. saioa hedatu dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Apirilaren hasiera eta akabu egunetan izan ziren bi saio aletu ditugu: Mungia eta Algorta. Bertan 6 bertsolari izan ziren kantuan, eta seiren (eta beste batzuen) kantuak ekarri ditugu. Ibon Larrazabal “Larra”ren aginduetara Mungiako Torrebillela aretoan kantuan izan ziren Onintza Enbeita, […]