Uda ere bada sasoi aproposa euskara ikasteko, Gabriel Aresti euskaltegian hainbat lagun daude uztailean, batzuk lehen kontaktua izaten hari dira gure hizkuntzarekin eta horiek gonbidatu ditugu gurera. Lehen urratseko ikasleak izan ditugu gurekin Andoni irakaslearekin batera . Korean, Estatu Batuak, Peru eta Euskal Herriko ikasleak dira. Hemen entzungai zergatik hari […]
ikasleak
Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute. Saioan zehar kirola, herrian gertatutako istorio harrigarriak, eguraldia eta iragarkiak izan dira protagonista. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230622%20bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Gaur eta bihar Gau irekia izango da Bilbon. Hiriaren urteurrenaren aitzakian hainbat esku hartze artistikoak egongo dira. EH kantuz izan dute hizpide, Bilboko Kantuzale ekartea, Euskal Herria Kantuz eta Bilboko […]
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute, tartean Benito Lertxundiren kontzertua Durangon eta bukatzeko txango bat. Entzun! https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230421_irrati_tailerra_rente.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Bilbo Hiria irratian euskara ikastearen inguruan mintzatu gara, izan ere askotan entzun izan dugu euskara munduko “hizkuntza zailenetako” bat dela. Topikoa dela argi dugu, izan ere hamaika adibide ditugu mito hori ezeztatzen dutenak. Horietako batzuk gezurtatu ditugu gure mikrofonoetan, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek euren ikasketa prozesua nolakoa izan den […]
Euskara ikasten ari diren zortzi ikasleren testigantzak jaso ditugu egunotan Gabriel Aresti euskaltegian. Euskara ikasten zergatik hasi ziren eta zer nolako esperientzia izaten ari den galdetuta, bakoitzak bere eskarmentutik hitz egin digu. Behe mailetan dabil oraindik Marimar basauriarra, gure lehenengo lekukoa. Langabezian dago eta abagunea aprobetxatu du euskarari ekiteko, asko […]
Urteroko bisita jaso dugu gaur: Bakaikuko herritar batzuk eta barnetegiko euskara ikasle-irakasleak! Euskarazko jai-mintzapraktika egitera datoz @algarakonpartsa karpapera. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_bakaikukoikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
30 gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo Hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute ikasleek. Denetariko saioak landu dituzte eta jarraian emaitza entzuteko aukera duzue. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220707_bakaiku.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Bakaikuko barnetegian ikasten daudenekin berba egiteko tartea hartu dugu. Saio berezian euren ikasketa prozesua irratian konpartitu dute. Gainera askok lanbidean eta kezkak eta erronkak kontatu dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210902_bakaikutikIKASLEAK.mp3 Deskargatu hemenhttps://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210902_bakaikutikIKASLEAK.mp3 .
Urtero legez, Udaberriko Topaketa izeneko jaia antolatuko dute AEK euskaltegiek euskararen presentzia plazara ateratzeko helburuarekin. Nahiz eta aurreko urtean jaialdia online ospatu, aurten ikasle eta antolatzaileek kalean ospatuko dute dute jaialdia. Gaur bertan izango da ekitaldia, maiatzaren 27an. Goizean, Indautxu Plazan, Bea Egizabalen umorezko bakarrizketa bi txandatan entzuteko aukera egongo […]
