Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, horoskopoa, jaiak…
Gaur aurkeztu dute erasoen aurkako estrategia berria, “Errespetu nagusia” lelopean. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak argi adierazi du udal talde guztiak prest daudela poza eta festa bermatzeko. Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek, jaiei lotutako entitateekin batera, Aste Nagusian eraso matxistak, arrazistak eta LGTBIQfobikoak gertatzen direnerako aholkularitza- eta jarduera-protokoloa berritu dute. […]