“Ikasketa politikoa, parte-hartzea eta aktibismoa gazteen ahotsetan” lana argitaratu berri du UEUK. Zenbatetan entzun dugu gaur eguneko gazteak ez dutela inolako interesik, berekoiak eta indibidualistak direla. Belaunaldi berrien iruditeri hori aztertzeko asmoz Ane Larrinaga Renteria, Onintza Odriozola Irizar, Mila Amurrio Velez, Julen Zabalo Bilbao eta Iker Iraolak ondu dute lana. […]
