Mikel Arregik (Areso, 1948) Gabriel Aresti hil zeneko urtean, 1975ean publikatu zuen oraingoz bakarra duen poesia-liburua, Hego haizearen konpasean. Samur, ezti, baina ez inola ere malenkonia artifizialetan egina, Arregiren poesiak beste sentsibilitate bat zekarren, Urretabizkaiarenarekin bat egiten duena zenbait alderditan: nerabe-gaztaroko ametsak eta irrikak, hauek maiz ekarri ohi dituzten frustrazioekin […]