Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]

Herri ekimeneko euskaltegiekin akordioa egin du Eusko Jaurlaritzak, diru laguntzetan egun baino 10 milioi euro gehiago jasotzeko lau ikasturte barru. Aste honetan eginiko agerraldian Jaurlaritzako arduradunak eta euskaltegietako arduradunek historikotzat jo dute akordioa. Baina helduen euskalduntzean jarduten duten profesionalen abiapuntutzat hartu dute akordioa, izan ere 40 urteko ibilbidearen ostea iritsi […]

Ezohiko ikasturtea izan arren, aurreko urteak izan duen barnetegien eskaintzaren oso antzekoa dago Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian Aste Santuan eta Pazko Astean, bertako Isabel Isazelaiak azpimarratu digunez. Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, argi dago ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar duela ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren […]

Bilbo Hiria irratiak 20 urte bete ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa ekoitzi du irratiko lagun musikari beteranoak eta gazteak elkarlanean jarriz. Asteartean urteurren festa ospatu genuen Kafe Antzokian, bertan irratiko lagun, kolaboratzaile, entzule eta esatari bildu ziren. Aurten hogei urte izango dira Zenbat […]