Ezohiko ikasturtea izan arren, aurreko urteak izan duen barnetegien eskaintzaren oso antzekoa dago Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian Aste Santuan eta Pazko Astean, bertako Isabel Isazelaiak azpimarratu digunez. Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, argi dago ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar duela ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren barnetegiek horretarako aukera paregabea ematen dute, eta oporraldiak (uda, Aste Santua…) tarte aproposak izaten dira euskaran modu horretan murgiltzeko. Bilbon zein Bakaikun (Nafarroa) antolatzen ditu barnetegiak Gabriel Arestik.
Deskargatu hemen.