Bilbo Hiria irratiak 20 urte bete ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa ekoitzi du irratiko lagun musikari beteranoak eta gazteak elkarlanean jarriz. Asteartean urteurren festa ospatu genuen Kafe Antzokian, bertan irratiko lagun, kolaboratzaile, entzule eta esatari bildu ziren. Aurten hogei urte izango dira Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia sortu zuela, Bilboko Kafe Antzokia sortu eta bi urtera, hain zuzen ere. Helburua argia zen: ordurako aski garatua zen komunikazioaren gizarte haren barruan Bilboaldeko euskaldunei irratia beren hizkuntzan entzuteko aukera ematea. Hogei urte egin ditugu Bilboko uhinak euskaraz aberasten, eta ospakizunerako badugu nahiko motibo. Hasierako urteak gogora ekartzeaz gain 20 urtez euskal taupada diskoa aurkeztu genuen. Anje Duhalde, Petti eta Zea Mayseko Aiora eta Pittik diskoaren lagina eta gehigarriren bat edo beste utzi zuten bertaratuen gozamenerako. Hemen duzue entzungai Kafe Antzokitik emandako emankizun berezia, (argazkiak Flickr-en ikus daitezke):
Deskargatu hemen.