Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak eta Donostiako Piratak ordezkatzen dituztenek agerraldia egin dute alarma-mezu bat zabaltzeko: jaiak ezagutzen ditugun moduan desagertzeko arriskuan daude. Txosnak eta herri-jaiak defendatzeko maiatzaren 31n, 11:30ean, Bilboko Miribillako anfiteatroan ekitaldi handi baterako deia egin dute. Itotzearen sentsatzioa errepikatu dute, izan ere, denborak aurrera egin ahala jai herrikoiak […]
Jai herrikoiak
Bilboko Indautxu auzoko jaiak hasiko dira bihar, ostiralean. Indautxuko Jai Batzordeak hiru egunetako egitaraua prestatu du eta Bilboko Pentsiodunen Mugimenduak irakurriko du jaiei hasiera emango dion pregoia. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_maialen_indautxuko_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Konpartsak federazioak hausnarketa prozesuan egon ostean udari aurre egiteko prest dela adierazi du. Ekainean Txosnaganera mendi irteera antolatuko dute eta, ekainaren 23an, udako solstizioari ongi etorria. Arkaitz Bilboko konpartsetako kidea izan dugu gurekin datozen hilabeteotako asmoez mintzatzeko. Azken urte hau lanean aritu direla azaldu du, “barrura begira” eginiko lana […]