Egun osoa emango dute larunbatean Sopelako Udaletxe plazan, azoka, txalaparta. umeentzako tailerrak, paella, kontzertuak… “Born to learn” (ikasteko jaioa) egitasmoa Tanzania iparraldean garatzen ari da: han, Asier Urrutikoetxeak kontatu digunez, eskola bat ari dira eraikitzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150619solasasierurrutikoetxea.mp3 Deskargatu hemen.

Munduko Arrozak jaialdia San Frantziskoko plazan eta inguruetan izaten da, eta aurten ere prest daude goizetik egitarauari ekiteko: mahaiak jarri, hasi paellak egiten, dantzak, kantak, kalejira, Paella txapelketa, bazkaria, eta gero gehiago. Aurten mugatu behar izan dute parte-hartzaileen kopurua plaza horretan egiten ari diren lanengatik, Patxi Manrike antolatzaileak kontatu digunez. […]

Zaparrada haur konpartsak antolatuta (ume euskaldunen Bilboko konpartsa), ekainaren 14an Zazpi Kaleetan egingo duten kalejiraren berri ekarri digu Rita Naveirak. Eguerdian Arriaga plazatik abiatuko da, 12:00etan, eta bertan izango dira umeak, gurasoak, eta “Sakanak” Samba Eskola taldea, Arrigorriagako Trikitilariak, Laudioko Buruhandiak, Anne Mona, Oskola eta Karramarroi, Maddi Pirata eta Xune. […]

Igandean, ekainaren 7an, Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da Elgoibarren, EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea) antolatuta. Aurten, propio dituzten arazoak bideratzeaz gain, LOMCE eta Heziberriren aurkako borroka dute aurrean. Iganderako, goizean hasita, mundu guztiarentzako egitaraua prestatu dute, EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imazek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solaslurdesimaz.mp3 Deskargatu hemen. Aurtengo jaiaren bideoa: