Lorailara begira jarri gara POTTO saioan, Delorean auto partikularra hartu eta, maiatzaren bukaeran, hilaren 27an, Oñatin izan zen 2023ko Señora sariketaren finala aletu dugu. Finaleko ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri. Seikotea izan genuen kantuan: Eli Pagola eta Eli Zaldua, Maddi Anne Txoperena, Iruri Altzerreka, Janire Arrizabalaga eta Maider […]

1

V. Mauri-Apolo sariketa izan genuen Bilbon, martxoaren 18an, bi bertsozale eta maisu handi goratzen eta omentzen dituen saioa. Iñakiren tabernan izan genuen aukera bertsolari gazteen ahots goxoez gozatzeko. Taulagainean laukotea, gai-jartzailearen aginduetara. Kantuan: Iruri Altzerreka Hodei Iruretagoiena Gorka Pagonabarraga Janire Arrizabalaga Gai-jartzailea: Eneko Abasolo “Abarkas”, GURE Txikitin Epaileak Joseba Barandiaran […]

Bertsolari gazteen txapelketak izan ditugu aztergai gaurko saioan. Eskolarteko finaletan egon gara: Igorren jokatutako Bizkaiko finalean Janire Arrizabalaga izan zen txapelduna; Lesakan izandako Nafarroako finalean, Beñat Astiz; Urnietako Gipuzkoako finalean, berriz, Ekain Artolatxipi izan zen garaile eta Arabako finalean, Agurainen izan zen saioan, Maddi Agirre. Lapurdi, Baxe-nafarroa eta Xiberuko txapelduna […]