V. Mauri-Apolo sariketa izan genuen Bilbon, martxoaren 18an, bi bertsozale eta maisu handi goratzen eta omentzen dituen saioa.
Iñakiren tabernan izan genuen aukera bertsolari gazteen ahots goxoez gozatzeko.
Taulagainean laukotea, gai-jartzailearen aginduetara.
Kantuan:
Iruri Altzerreka
Hodei Iruretagoiena
Gorka Pagonabarraga
Janire Arrizabalaga
Gai-jartzailea:
Eneko Abasolo “Abarkas”, GURE Txikitin
Epaileak Joseba Barandiaran eta Ana Picallo izan ziren, POTOJORRAN bertso-eskolako kideak.
Puntuazioak puntuazio…. Irabazle Gorka Pagonabarraga izan zen (229) eta bigarren zein hirugarren sailkatuak puntuetan berdinduta geratu zirenez (222), Harri-Horri-Har eskujolasaren bidez erabaki zuten nor bigarren eta nor hirugarren. Laugarren, baina ez azken, orain arteko txapelduna: Hodei Iruretagoiena.
Beraz, geurtz, 2023. urtean, Gorka Pagonabarraga izango dugu txapelaren defentsan.
Deskargatu hemen.
Gora Mauri….Gora Apolo!