Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna izan dugu hizpide gaurko Lanaren Ekonomia irratsaioan. Sindikalagenda eta gero, Jon Kortazar Billelabeitia historian doktorea eta EHUko irakasle eta ikertzailea elkarrizketatu dugu, Maiatzaren Lehenaren jatorria, bilakaera historikoa eta gaur egun munduan zein Euskal Herrian duen eragina aztertzeko. Ondoren, LABeko Ekintza sindikaleko eta Negoziazio kolektiboko arduraduna […]

2020an LAIDA  Ikerketa Taldeko partaideek Euskal Literatura eta Futbola liburua aurkeztu zuten. Hiru urte beranduago, Egungo Euskal Literatura eta Futbola II  argitaratu dute. Lehenengo liburuaren moduan hiru atal nagusitan banandua dator: Ikerketa, Irakurketa eta Sorkuntza atalek osatu dute lana. Jon Kortazar izan dugu gurean. Hiru atalen nondik nolakoak ekarri dizkigu. Liburu […]

“Egungo euskal komikiaren historia” liburuak itxi du Egungo euskal literaturaren historia bilduma. Azaroan  argitaratu zuten zortzigarren liburua. Jon Kortazar bildumako zuzendariarekin berba egin dugu. 1983tik 2013ra bitarteko 11 komiki aztertu zituzten bertan, Antton Olariagak eta Arantxa Urretabizkaiak sortutako Albaniaren konkista-tik, Maite Gurrutxagak eta Dejabu Panpin Lorategiak sortutako Habiak lanera artekoak […]

50 urte beteko ditu aurten Euskal Harria liburuak, eta, aitzakia horrekin, Gabriel Arestiren figura gizarteratzeko egun osoko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti elkarteak. Gaur goizeko 9:30etan hasi dira jardunaldiak Euskaltzaindiko areto nagusian. Bilboko plaza barrian. Bilbo Hiria irratia bertan izan da eta jardunaldien gaineko saio berezia egin du. […]