Euskal Literatura eta Futbola liburuan ikerketa, irakurketa eta sorkuntza lanak bildu dituzte

2020an LAIDA  Ikerketa Taldeko partaideek Euskal Literatura eta Futbola liburua aurkeztu zuten. Hiru urte beranduago, Egungo Euskal Literatura eta Futbola II  argitaratu dute. Lehenengo liburuaren moduan hiru atal nagusitan banandua dator: Ikerketa, Irakurketa eta Sorkuntza atalek osatu dute lana. Jon Kortazar izan dugu gurean. Hiru atalen nondik nolakoak ekarri dizkigu. Liburu honetan, futbolari buruzko ipuingintza, saiakera, haur eta gazte literatura eta komikia hartu dira hizpide. Jon Kortazarrek. Irakurketa atalean, gai berri bi aurkeztu ditu liburuak. Irakurketaren sustapenean aditua den Miren Billelabeitiak futbol jokalariek zer, zergatik eta nola irakurtzen duten aztertu du. Sorkuntza atalean ipuin bi argitaratu dira. Orain gutxi joan zitzaigun Almudena Grandes idazle handiaren futbolari buruzko ipuin bat itzuli da euskarara. Idazle madrildarren lehen itzulpena da euskaraz. Harkaitz Canok ipuin bihurtu du bere Twist nobelako pasarte bat, futbolagatik duen zaletasunaren testigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Sua taldearen berria "Gorde genituen beldurrak"

ar. Urt 17 , 2023
  Sua taldeko Ane Barrenetxea izan da gurean , laukoteak  “Gorde genituen beldurrak” izeneko diskoa argitaratu berri dute. Gorde ditugun beldurren inguruan sortu dituzte kantuen hitzak eta horiek aletu ditugu. Txikle bat marrubizkoa album ilustratua ere izan dugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/230117_piper_sua_talde.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak