Gai-jartzailerik gabeko saioak izan ditugu gaurkoan entzungai. Domekan zein astelehenean, Mungian eta Gernikan hurrenez hurren izandako bertso-saioetako alerik preziatuenak, aukeraketa diktatorialean. Domekan, eta Mungiako Lore Jokoetan izan zen balkoitik balkoira saioan, kantuan izan ziren Sustrai Colina eta Jone Larrinaga; astelehenarekin batera, berriz, Gernikako urriko akabuko astelehenaren aitzakian bildu ziren Onintza […]

Maite dugu, maite, POTTO egitea. “Ezebez esan barik, hobe potoa”, horixe entzunda genion Apolo lagunari, bere ohiko marmarrean. Gaurko saioaren hasiera berarekin izar artean kopla-kantuan biliko den Jon Lopategi zendu berriari eskaini diogu. Bigarren atalean umorea nagusi eta Markinako Akerbeltz gaztetxeko saioa izan dugu gozagai (Akerbeltz bertso-sariketa), BERTSOERRONDAren bigarren kanporaketaren […]