“Errusiako gutunak. Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak”  liburua aurkeztu dute gauir Zirika gunean. Vera Zasulitx iraultzailearen eta Karl Marxen arteko gutun trukea jaso dute eta Katakrakek argitara eman du. Jone Gartziak itzuli du lana. Gaur Zirikan Hedoi Etxarterekin eta Pablo Oliveirosekin izango zara. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251211_errusiako_gutunak.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko euskara hutsezko bi hedabide aurtengo abenduan itxiko dituzte: Prest! eta Uriola. BLB komunikazio kooperatibak biltzen ditu bi hedabideak eta argi adierazi dute egoera sostengaezina bihurtu dela. Erabakiaren atzean arrazoi ekonomikoak daude eta adierazi dute, kooperatiba osatzen duten Berbaizu Euskara Elkarteari eta Abante konpartsari esker zulo ekonomikoa murriztea lortu dutela. […]