Lauaxetak Artxandatik ikusi nahiago zuen hura, Arestik amorruz madarikatu eta Gandiagak Madrilen deskubrituko zuen hura, alegia, bekatuaren, erdalkeriaren eta zapalketaren hiria, naturaltasun osoan hartzen du Omar Nabarrok espazio poetiko bezala. Sabako erregina, pertsonaia biblikoa, aberatsa, ederra, Salomon errege ahalguztidunaren maitale izan omen zena, autobusaren zain, supermerkatura lanera joateko, kajera lanetara. […]