Bertsoaren lubakian, Bertsolari Txapelketa nagusiaren final laurdenak aletu ditugu, eta saioetako bertso preziatuenak hedatu (aukeraketa diktatorialean). Finalerdietarako sailkatu direnen ahotsak ezagutu eta puntuazio, prosa zein kantuan gozatu ederra hartu. Unai Iturriaga eta Joseba Santxo izan ditugu prosa bizian, bertso-jarduna eta Ganbara kontuetan.
Denboraldiko bigarren saioan, CURLING kirola ezagutu dugu Gasteizko Harrikada taldearen presidentearen eskutik. Iraitz Perez de Goldarazenak aletu digu kirol “estrategiko” honen nondik norako bereziak; gozatu beharrekoa! Kolaboratzaileen bidez beste kirol batzuetan murgildu gara: Iker Gurrutxaga eta Jon Garate aerobik irakasleak eta Enekopedia (Eneko Bilbaoren hemeroteka). https://bilbohiria.com/docs2/2022/kiroleskirol/221019_kiroleskirol_curling.mp3 Deskargatu hemen.