POTTO: Berrizen jokatutako Bizkaiko Bertsolari txapelketaren aurreneko finalaurrekoa

Berrizen jokatutako Bizkaiko Bertsolari txapelketaren aurreneko finalaurrekoa ekarri digute Ibon Burgoak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Sorpresa handirik ez zen izan, eta Miren Amuriza izan zen saioaren irabazlea; horrenbestez, finalean izango dugu kantuan bertsolari berriztarra (aurreneko sailkatua).
Taulagainean izan ziren sei bertsolarien kantuak prosazko jardunarekin uztartuta aurkituko dituzue (aukeraketa diktatorialean), Berrizen bertan egindako elkarrizketek hornitu baitute gaurko saioa.
Ezin ahaztu Sarasua eta Maritxalar familiak;
Aitor, goian bego!
Lurra goxo izan bekizu.

Aupa Apolo!
Viva el verso!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Beste denbora batean", Gariren disko berria ezagutu dugu

og. Aza 22 , 2018
Garik Beste denbora batean bilduma berria aurkeztu du. Eguneroko kontu txikien inguruan kantatu du. Bilboko Arte Ederren Museoak euskal artearen azken hamarkadetako ibilbidearen inguruan prestatu duen erakusketa antologikoan egin du aurkezpena 1968tik gaur egun arteko diskoen artean. Musika estiloan jarraipena izan duen arren, soinuaren norabidean nabari da, akaso,Gariren disko berria […]

Honekin lotuak