POTTO: Bigarren finalaurrekoan, Nerea garaile

Nerea Ibartzabalek lortu zuen Igorreko saioan eskuragarri zegoen finalerako txartela. Bertsolari markinarrak 514 puntu biribil sartu zituen zakura; bigarren, Onintza Enbeita eta, hirugarren, Eneko Abasolo (gure txikitin). Bertsozaleek bete egin zuten Igorreko polikiroldegia, eta bertsolarien lanek berotu. Finalerako txartel-banaketa zapatuan erabakiko da, Lekeitioko Santi Brouard frontoian. 8kotea, finalerako txartelaren zain. biba bertsoa

aupa Apolo

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Elikagaien Bilketa Handia jarriko du martxan Bizkaiko Elikagai Bankuak azaroaren 30 eta abenduaren 1 bitartean

og. Aza 29 , 2018
Elikagaien Bilketa Handia antolatu du azaroaren 30 eta abenduaren 1erako Bizkaiko Elikagaien Bankuak.  Bizkaiko ia 300 establezimendu eta 5.500 boluntariotik gorak parte hartuko dute.  Guztira milioi bat kilo elikagai biltzea espero dute, iazko antzera. Ander Bilbao Larrazabal, elkarteko bolondresa izan da gurekin; Bizkaiko Elikagai Bankuaz eta hastear den kanpainaz hitz […]

Honekin lotuak