POTTO: BARAKALDOKO BERTSOTRUK ETA MUNGIAKO SAN ANTONTXU JAIETAKO BERTSO-ZITA

Heldu da POTTOPSIKOTIKODEPRESIBOEk espero zuten botika: POTTO saioak airean du beste bala bat. Oraingoan, asteburu hotzari aurre egin eta Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia Bizkaian zehar ibili dira, zapatu eta domekaz izan ziren bi saio ekarri dituzte uhinetara. Zapatuan Barakaldoko San Bizente auzoan ziren jaietan BERTSOTRUK ekimenaz gozatzeko aukera izan genuen, hantxe izan ziren kantuan Far West, Lilibertso eta Bortzirietako bertso-eskolak. Domekan, aldiz, Mungiako San Antontxu jaietako urteroko bertso-zita izan zen lau bertsolari handirekin: Unai Iturriaga, Jone Uria, Aitor Esteban “Garrote” eta Maialen Lujanbio

Biba el berso!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGIO ESKOLARIK: AUSARTAK

ol. Urt 25 , 2019
Gaur amama erdi gaixorik dago baina ez du medikuarenera joan nahi. Hodei eta Lurrek, ausarta izan behar duela esaten diote sendatzeko. Zuei, beldurra ematen dizue medikuarenera joateak? https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190125_gaurezdagoeskolarik_ausartak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak