POTTO: Lekeitioko saioan, Jone Uria garaile

Bizkaiko Bertsolari txapelketaren akabuko finalaurrekoa jokatu zen zapatuarekin batera, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. Seikotea izan zen taulagainean kantuan, eta Jone Uria garaile.Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Ander Elortegi, Txaber Altube eta Arrate Illaro sailkatu ziren beren atzetik, hurrenez hurren. Bizi joan zen saioa eta goza dezazuen…. taulagainean kantuan izan ziren bertsolari guztien kantuak dituzue entzungai, aukeraketa dikatorialean.

Horrenbestez, erabakita dago abenduaren 15ean, Miribillan, kantuan egingo duten bertsolarien zerrenda:
Miren Amuriza
Nerea Ibartzabal
Jone Uria
Xabat Galletebeitia
Etxahun Lekue
Onintza Enbeita
Eneko Abasolo “Abarkas” (gure txikitin)
Aitor Bizkarra

Biba guek

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Ekin eta Joka” azken ikerketa euskal teatroaz EHAZEren eskutik

og. Abe 6 , 2018
Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak euskal antzerkiaren inguruko ikerketa plazaratu du, hainbat ikerlariren lana batuz. Amaia Alvarez Uriak koordinatu du lana eta bertan Idoia Gereñu eta Arantzazu Fernandezen ikerketak ere irakur ditzakegu. Azke urteetan plazaratu diren sei ikerketak laburbiltzen ditu lan honek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/DurangokoAzoka/ehaze.MP3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak