Poesiarekiko harremanen ondorio izatea da, neurri batean, Joxe Austin Arrietak eskaini digun poesia berezi egiten duena. Arrietak jarrera apala hartzen du bere liburuekiko, poesia ideal baten arrastoan balebil bezala edo ahalke bailitzan eredu gorentzat dauzkanen alderako. Lanketa handiko poemagintza dugu hau maila formalean. Baliabide linguistiko anitzen jabe, Arrietak arta bereziz […]