Berrogei urtez, Bilboko kaleek lau haizetara zabaldu zituzten faxismoaren izen ikur batzuk. Diktadurak bere egin zituen hiribilduko leku ezaugarrienak. Gehienak 1979 eta 1983 bitartean kendu zizkioten hauteskundeetatik ateratako lehenengo Bilboko Udal korporazioek, baina baten bat dinbi-danba eraitsi behar izan zuten herritarrek eurek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180116_gomutan36.mp3 Deskargatu hemen.
kaleak
Bilboko Udalak antzinako zirgariak gogorarazi nahi ditu, Olabeaga eta Abandoibarra inguruak lotzen dituen kaleari euren izena jarrita; orain arte Alfonso Churruca kaia izan zena Zirgariak kaia izango da, memoria Historikoaren legea aplikatuta. Kalea atzo goizean inauguratu zuten. EH Bilduk kale izendegian aldaketak jarraitzea eskatu du eta prozesua bertan behera ez […]