Garai berria irekitzen duen saio honetan emakumeen ahotsak entzungo ditugu, jatorri askotakoak. Lehenbizi Barbara Morgenstern alemaniarraren soinu elektroniko eta organikoen arteko nahasketa, Frantziatik Camille eta Ada Milea Errumaniatik, erritmoekiko atxikimendu garbia erakusten duten bi egile hauen lana, Amaia Zubiria, Pascal Gagnekin egindako lehenengo diskoa eta Mursegoren Hiru diskotik bi lagin. […]
kantariak
Datorren igandean hauteskunde bereziak izango dira Katalunian eta, horren harira, Pedro Elias Igartuak bertako hainbat kantariren musika jarri digu. Lehen orduan, Maria Lafitte, Lluis Llach, Raimon, Pi de la Serra, Ovidi Montllor. María del Mar Bonet, Marina Rosell eta La Trincaren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Peret, Quimi Portet, Sisa, […]