Lur poz pozik etorri da, superheroia zela esanez, berokia buelta emanda kapa izango balitz bezala. Amamak benetazko superheroiak existitzen direla kontatzen dio, pertsonak arduratsuak eta langileak besteen bizitza hobetzen dutenak. Zuek benetazko superheroiak ezagutzen dituzue? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/27-gaurezdagoeskolarik-super_pepo.mp3 Deskargatu hemen.
kantua
Lurri abestea asko gustatzen zaio baina ikaskideek txarto egiten duela esaten dute eta isiltzeko esaten diote beti. Baina Lurri berdin dio, abesten jarraituko du oso ondo pasatzen duelako! https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/26-gaurezdagoeskolarik-hegalikgabekotxoria.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Hodeiren urtebetetzea da eta bakarrik gauza bat nahi du…bizikleta bat. Lurrek ez du ulertzen zergatik bakarrik gauza bakar bat eskatzen duen. Amamak gaur egun umeek jostailu gehiegi dituztela komentatzen du. Zuek zenbat opari eskatzen dituzue zuen urtebetetzean? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/24-gaurezdagoeskolarik-panpinadenda.mp3 Deskargatu hemen.
Amamak txipiroiak ekarri ditu Lur eta Hodeik probatu ahal izateko. Lurrek ez du probatu nahi ez zaiolako gustatzen gauza berriak probatzea. Amamak hasieran gauza guztiak berriak direla azaltzen die eta gauzak probatu behar direla ea gustatzen zaigun jakiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/22-gaurezdagoeskolarik-txoriamokofina.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Lur etxean gelditu da katarroa harrapatu duelako putzuetan jolasteagatik. Amamak egiten ditugun gauza batzuk ondoriok dituztela eta hauek irakasten digutela hurrengo baterako zuzen jokatzen azaldu die. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/18-gaurezdagoeskolarik-okaltxo.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur Hodei kezkatuta etorri da klasean mutil bat bezala janzten dela esan diotelako. Neskak arrosa kolorez jantzi behar direla esan diote baina hodeiri arrosa ez zaio batere gustatzen. Zuei zein da gehien gustatzen zaizuen kolorea? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/17-gaur%20ez%20dago%20eskolarik-arrosa%20kolorea.mp3 Deskargatu hemen.
Hodei eta Lurren klaseko baten osaba hil da. Gure neskatxoak kezkatuta daude bere gelakidea oso triste dagoelako. Amamak, hasieran triste egotea normala dela esan die baina den.borarekin maitasunez gogoratuko dutela, irribarre batekin ahoan azaldu die. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/16-gaurezdagoeskolarik_betiko.mp3 Deskargatu hemen.
Lur triste dago eskolan ume bat dagoelako besteak mehatzatzen eta jotzen, eta horrek beldurra sortzen du besteengan patio orduan. Amamak, ipuin baten bidez, lagunak izatearen garrantzia azpimarratu du, eta denok batera horrelako egoerei aurre egin behar diegula. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/10-gaurezdagoeskolarik-ausarten%20kluba.mp3
Gaur Lur haserre etorri da irratira atzo oso goiz bidali zutelako ohera. Amamak gaua eta egunaren arteko ezberdinasuna azalduko dio. Zu zein ordutan joaten Zara ohera? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/08-gaurezdagoeskolarik-eguzkiaetailargia.mp3 Deskargatu hemen.
Hodei etxean gelditu behar izan da zorriak kentzen. Ikastolako beste umeek jakin eta barre egingo ote dioten kezka darabil buruan. Zuek zorririk izan duzue inoiz? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/06-gaurezdagoeskolarik-hodeiek%20zorriak%20ditu.mp3 Deskargatu hemen.
